AURKEZPENA

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!

Gasteizko Haur Hezkuntzako Bigarren mailako lau ikasle gara; Karol, Nagore, Maialen eta Sabiñe. Blog honetan, eskola 2.0 eta elkarbizitzaren inguruko informazioa sartuko dugu, beti ere, Haur Hezkuntzako etapan oinarrituz.

viernes, 2 de marzo de 2012

ESKOLA 2.0 eta ELKARBIZITZA

Hasteko, gauza jakina da, eskolek eta IKT-ek harreman estu bat dutela gaur egungo gizartean. Hau dela eta, harreman hau aztertzeari ekin diogu, hurrengo mapa kontzeptual honetan hau islatzen saiatu garelarik:

Hau guztia dela eta, jarraian zehaztutako gaiei buruzko informazioa IKT-en bidez ematea erabaki dugu, blogaren bitartez, hain zuzen ere. 

Hau bi gai nagusiz osatuta dago: eskola 2.0 eta elkarbizitza. Gai hauek, gaur egungo gizartean, eta batez ere, eskoletan, pil-pilean dauden bi gai direlako jorratuko ditugu. Alde batetik, haurrek elkarbizitzan bizitzen ikastea garrantzitsua iruditzen zaigu, eta honetarako,  besteak beste, IKT-ek baliabide anitzak eskaintzen dituztela uste dugu..
Lehenik eta behin, gaian pixka bat sartzeko, Haur Hezkuntzako ezaugarriak zeintzuk diren azalduko ditugu . Izan ere, adin hauetako haurrekin lan egingo duguez, hauen inguruko informazio orokorra ezagutzea  beharrezkoa iruditzen zaigu.

Ondoren, eskola 2.0 gaiaren inguruan jorratuko dugu. Horretarako, eskola 2.0 zer den eta zein baliabide erabiltzen dituen azalduko dugu.

Honetaz gain, aurretik esan bezala, elkarbizitza gaia ere landuko dugu. Horretarako, oso garrantzitsua den gaia landuko dugu: kulturaniztasuna. Izan ere, gaur egun etorkin asko etortzen dira eskoletara, beraz, elkarbizitza on bat lortzeko, kulturaniztasuna gaia jorratzea ezinbestekoa dela uste dugu.
Bukatzeko, gai honekin lotuta dagoen proiektu berritzaile bat aurkeztuko dugu; Agenda 21, hain zuzen ere.

Besterik gabe, informazio hau baliagarria izatea espero dugu.